Zer egiten dugu

Gure ikerketa-ildoen ardatza gizartean sozialki eztabaidagarriak diren gaiak nola jorratu eta horiek herritar kritiko eta konprometituen eraikuntzan duten eragina aztertzea da. Esparru horretan, gure helburu nagusietako bat indarkeria osteko gizarteetako hezkuntza prozesuak ikertzea da, ikasgeletan memoria historikoaren eta motibazio politikoko indarkeriaren tratamenduak bakearen, elkarrizketaren eta adiskidetzearen kultura eraikitzen nola lagun dezakeen kontuan hartuz. Gure ikerketen bidez, irakasleen hasierako prestakuntzan gai horiek lantzeak pentsamendu historikoa eta kritikoa garatzen laguntzen duen ebaluatzen dugu, balio demokratikoetan, giza eskubideen errespetuan eta justizia sozialean oinarritutako bizikidetza sustatuz.