Ikertzaileak

Alex Ibáñez-Etxeberria

Geografia eta Historian lizentziatua eta Hezkuntza Zientzietan doktorea, Gizarte Zientzien Didaktikako Unibertsitateko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU). Ondare Hezkuntzan eta Gatazka osteko Gizarteetan aditua da, eta 12 doktore-tesi zuzendu ditu arlo horietan. UPV/EHUko GIPyPAC ikerketa-taldeko kidea da, eta hezkuntza-ildoa koordinatzen du bertan. Horrez gain, Red14: Gizarte Zientzien Irakaskuntzan Ikertzeko Sareko ikertzaile nagusia da, eta Espainiako 10 unibertsitatetako historiaren irakaskuntza-arloko 13 talderen ikerketa koordinatzen du. Ikerketa- eta irakaskuntza-egonaldiak egin ditu unibertsitate hauetan: Madril, Bologna, Porto, Valladolid, Autonoma de Yucatan eta UNAE-Ecuador. OEPE Espainiako Ondare Hezkuntzaren Behatokiko kidea da.

Naiara Vicent

Gizarte Zientzien arloko irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika sailean. Historian lizentziatua (UPV/EHU), Museoak eta Hezkuntza eta Arkeologia graduondoak ere eginda ditu Bartzelonako Unibertsitatean (UB), Garapen Psikologikoan, Ikaskuntzan eta Hezkuntzan doktoretza lortu aurretik Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (UAM).

Unibertsitatean hasi aurretik lan-esperientzia arkeologia, ondarea eta hezkuntzarekin lotura izan du. Egun, Grupo de Investigación en Patrimonio y Paisajes Culturales (GIPyPAC), Red 14: Red de investigación en enseñanza de las ciencias sociales, Observatorio de Educación Patrimonial en España (OEPE) eta OndarHez: Euskal Ondare Hezitzaileen Elkarteko kide delarik.

Bere ikerketa lerroak Ondare Hezkuntzan eta Gizarte Zientzien Didaktikan oinarrituta daude, azken urteetan gai gatazkatsuen bidezko historiaren irakaskuntzan lanean ari delarik. Gai honen inguruan tesi bat zuzendu du (PIF19-230), Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektu baten (HBP2019-20/102) koordinatzaile izan da eta gaur egun ikerketa proiektu baten (PID2023-150579NA-I00) ikertzaile nagusietako bat da. GATAI (IKDi3 23-31), gai gatazkatsuak album ilustratuen bidez lantzeko Hezkuntza Berrikuntza Proiektuan ere parte hartzen du.

Leire Albas

Lehen Hezkuntzan graduatua, Hezkuntza Berriztatzeko Proiektuetan aipamena duena Euskal Herriko Unibertsitatean (2018), Psikodidaktika: Hezkuntza Psikologia eta Didaktika Espezifikoetan graduatua Euskal Herriko Unibertsitatean (2019), eta Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta Didaktika Espezifikoetan doktorea, Euskal Herriko Unibertsitatean (2024).

GIPyPAC (IT1442-22) Euskal Herriko Unibertsitateko Ondare eta Paisaia Kulturalen Ikerketa Taldeko kidea da, eta, aldi berean, «Red 14: Red de investigación en didáctica de las ciencias sociales» (RED2018-102336 – T) ikerketa-sareko kidea. Gainera, Hezkuntza Berriztatzeko Proiektuan (PIE) parte hartu du, «Memoria eta bizikidetza» (HBP2019-20/102). Bertan, tesi-proiektua egin zuen, Adi- adian modulua ebaluatuz, bai eta Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren beste proiektu batzuetan ere (PID2019-106539RB-I00; PID2023-147913OB-I00).

Iratxe Gillate

Iratxe Gillate, Gizarte Zientzien Didaktika arloko irakasle agregatua da. Geografía eta Historian Lizentziatua eta Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta berariazko Didaktikan Dokotorea da. GIPyPAC Euskal Herriko Unibertsitateko Ondare eta Paisaia Kulturalen Ikerketa Taldeko kidea (IT1442-22) da, baita Red14 Gizarte Zientzien Irakaskuntzako Ikerketa Sareko (RED2018-102336-T) kidea ere. 

2013-14 ikasturtetik gaur egun arte, gradu amaierako 40 lan zuzendu ditu (Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Gizarte Hezkuntzako graduak). Gaur egun, bi TFM zuzentzen ditu Psikodidaktika Masterrean: UPV/EHUko Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktikak, eta ikerketan hasteko kanpoko praktika akademikoen tutorea da GIPyPAC taldearekin (IT1442-22). 2022tik aurrera, Ikasiker beka, graduko 4 beka eta graduondoko 2 beka jaso dituzten 6 ikasleren tutore ikertzailea izan da.

Haren ikerketa-ildoen artean daude ondare hezkuntza eta historiaren irakaskuntza-ikaskuntza genero-ikuspegitik, baita sozialki eztabaidagarriak diren gaiak, gerra zibila eta memoria mistorikoa barne.

Janire Castrillo

Janire Castrillo Historian doktorea da eta Matematika, Zientzia Esperimental eta Sozialen Didaktika saileko irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean. 

Halaber, Red14 Gizarte Zientzien Irakaskuntzako Ikerketa Sareko (RED2018-102336-T) eta Grupo de investigación Sociedades, procesos, culturas (IT1465-22) kidea da, baita beste ikerketa-proiekturen kidea ere. 

Bere ikerketa-ildo nagusien artean daude, batetik, hezkidetza eta Historiaren irakaskuntza genero-ikuspegitik, eta, bestetik, gizartean eztabaidagai diren gaien potentzial didaktikoa aztertzea, bereziki memoria historikoarena, herritarren gaitasuna garatzeari begira.

Ursula Luna

Gizarte Zientzien sekzioko irakaslea da (Matematika, Zientzia esperimental eta Gizarte Zientzien didaktika saila) Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Artearen Historian lizentziatua da eta Artearen Historia eta Musikan doktore (UPV/EHU). “Educación y Museos. Patrimonio, Identidad y Mediación Cultural” masterra burutu zuen Murciako Unibertsitatean, eta baita Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra Euskal Herriko Unibertsitatean.

GIPyPAC ikerketa taldeko kide da eta Red14 sarearen parte. Doktoretza ondorengo hainbat egonaldi egin ditu Mexikon, Valladoliden eta Zaragozan, eta nazioarte mailako kongresuetan parte hartu du. Revista de Psicodidáctica aldizkariko Argitalpen Batzordeko kide da, eta baita aldizkariko zuzendariordea 2023tik. Bere ikerketa lerroak Ondare Hezkuntzan eta Gizarte Zientzien Didaktikan oinarrituta daude. Gai gatazkatsuen inguruan lan egiten du, hala nola memoria historikoa edo generoa gizarte zientzien baitan. Scopus eta WoSen jasota dauden hainbat aldizkarietan argitaratu ditu bere lanak.

Berta Echeberria-Arquero

Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultatean Historian lizentziatu (2010), EHU eta Madrilgo Autonoma Unibertsitatean (UAM)  Historia Garaikideko masterrean ikasle hoberenari (2011) saria eskuratu eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxillergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako irakasleen prestakuntza unibertsitate masterra (EHU, 2017) burutu ditu. Historia Garaikidean doktorea, 2019.urtean Le Petit Paris. Presencia e influencia francesa en la configuración del San Sebastián moderno (1864-1920)” nazioarteko tesia  aurkeztu zuen.

Egun, Donostiako EHUko Hezkuntza Filosofia eta Antropologiako Haur Hezkuntzako Graduko koordinatzaile eta Irakasle atxikia da Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika sailean. Era berean, Valentin de Foronda Historia sozialeko Institutoaren, Red 14 Gizarte Zientzien i(ra)kaskuntza ikerketa sareko, OEPE-ko(Observatorio de Educación Patrimonial en España) eta GATAI (Gai gatazkatsuak eta Album Ilustratuak) hezkuntza berrikuntza proiektuko partaide da. Haiei esker, ikerketa historikoa eta haien didaktika uztartzen ditu. Gizartean gai gatazkatsutzat ditugun nahiz konstruktu kultural normatiboetatik at geratzen direnak ditu aztergai eta interesgune.

Teresa Campos-López

Teresa Campos López Giza Zientzietan lizentziatua da (Ondarearen Kontserbazioa) eta Arkeologia eta Hezkuntzan doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Profesionalki, arkeologo gisa lan egin du prebentzioko esku-hartzeetan eta ondarearen zabalkundean, azterketa arkeologikoak eta ondare-hezkuntzan ere. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da gizarte zientzien didaktikaren arloan. Bere ikerketa-ildoen artean daude arkeologia prebentiboa, Goi Erdi Aroko populatzea eta ondarea sozializatzeko estrategiak. Gainera, hainbat gai lantzen ditu, hala nola ondare-hezkuntza, arkeologian genero-ikuspegia txertatzea eta historian eta arkeologian emakumeek izan duten rol aktiboa ikusaraztea. Era berean, Adi-Adian moduluarekin eta ikasgeletako indarkerien gaia lantzeko ere landu du.

Maddi Elorza

Giza zientzietan lizentziatua (Nafarroako Unibertsitatea,1999) Artearen Historia espezialitatean. Euskal Herriko Arte Garaikideko graduondokoa burutu zuen (Deustuko Unibertsitatea, 2001) eta honekin batera Bigarren Hezkuntzarako Gaitasun Pedagokikoko Ziurtagiria (2001). Gizarte Zientzietan doktorea (UPV/EHU,2008) En torno a la revista Novedades: Fotografía y fotógrafos en el País Vasco en el primer tercio del s. XX tesiarekin. Ikerketa lan hau Espejo de un tiempo pasado. El País Vasco y la revista Novedades 1909-1919/1928-1929 izenburuarekin argitaratu zen Dr. Camino Historia Institutu eta Kutxa Fundazioaren bitartez (2011).

Dokumentazioan eta museoan lan egin ondoren, 2009tik Bigarren Hezkuntzako irakasle izan da 15 urtez. 2020.urtetik Bigarren Hezkuntzako Gizarte Zientzietako irakasle jarduna Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Irakasle Elkartu plaza batekin partekatu du Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika sailean Lehen Hezkuntzako Graduan.

Ander Delgado

Ander Delgado Cendagortagalarza irakasle kontratatu doktorea da Matematika, Zientzia Esperimental eta Sozialen Didaktika Sailean, Bilboko Hezkuntza Fakultatean (Universidad del País Vasco/Euskara Herriko Unibertsitatea). Historia Garaikidean doktorea UPV/EHUn 2006az geroztik, XIX eta XX mendeen bitarteko euskal landa-inguruneko portaera politikoaren eta politizazioaren bilakaera aztertzen zuen tesi batekin. Ikerketa-ildo horren barruan, hainbat liburu eta artikulu argitaratu ditu Ayer, European History Quarterly, Journal of Social History edo Historia y Política aldizkarietan.

Behin Bilboko Hezkuntza Fakultatean (UPV/EHU) kontratatuta, 2011n, hezkuntzaren historiara, gizarte zientzien didaktikara eta demokrazia garaiko Espainiako Historiaren curriculumaren azterketara biratu ditu bere ikasketak. Gaur egun, testuinguru politikoari, curriculumari eta historia-testuliburuei buruzko ikerketa-ildo bat garatzen ari da. Hainbat aldizkaritan argitaratu ditu bere lanak, hala nola, History of Education, Journal of Educational Media, Memory, and Society, History Education Reasearch Journal edo Ayer. A. Delgado y A. Rivera (eds.), ¿Qué saben de su historia nuestros jóvenes? Enseñanza de la historia e identidad nacional (Granada: Comares, 2018) o A. Delgado y A. Mycock (eds.), Conflicts in History Education in Europe. Political context, history teaching, and national identity (Charlotte: IAP, 2023) liburuak editatu ditu ere.

Nekane Aristondo

Nekane Aristondo Lehen Hezkuntzako Graduan (2023) eta Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktikak Masterra-n (2024) graduatua da. 2024ean, ikerketa-praktikak egin zituen GIPyPAC taldearekin. Gaur egun, lan-legepeko ikertzaile da UPV/EHUn, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean (Donostia), Hezkuntza eta memoria indarkeriaren osteko gizarteetan izeneko proiektuan. Bere ikerketa-ildoak emakumeen historiaren irakaskuntza eta memoria historikoan oinarritzen dira. 

Unai Nabaskues

Unai Nabaskues, Lehen hezkuntzako Graduan (2019), Jarduera Fisikoaren eta Hezkuntzaren Graduan (2023) eta Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktikak Masterra-n (2025) graduatua da. 2023ean UPV-EHU irakasle bezala hasi zen Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean (Donostian), Gizarte Zientzien Didaktika emanez. Bere master amaierako lana Testigantza metodologia desberdinen inguruan egin du, metodologia bakoitzak zer nolako eragina duen etorkizuneko irakasleen pertzepzioan analizatuz.