Kolaboratzaileak

Sara Gaskue

Lehen Hezkuntzan graduatua Lehen Hezkuntza Berrikuntzako Proiektuak aipamenarekin Euskal Herriko Unibertsitatean (2019), Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta Didaktika Espezifikoetan graduondokoa Euskal Herriko Unibertsitatean (2020) eta Pedagogian graduatua Universidad Internacional de la Riojan (2024).

“Red 14: Red de investigación en enseñanza de las ciencias sociales” (RED2018 ‐ 102336 ‐ T) ikerketa-taldeko kide izandakoa da. Bertan, “Adi-adian hezkuntza-modulua: giza duintasunari, bizikidetzari eta enpatiari buruzko ikaskuntzak, biktimen testigantzak entzuteko esperientziaren bidez” kudeatu eta inplementatzeaz arduratu zen nagusiki.

Olatz Aranguren-Juaristi

Olatz Aranguren Juaristi Historian lizentziaduna da, Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta Didaktika Espezifikoak masterra du, eta izen bereko doktorego-programan hasita dago. Bigarren Hezkuntzako irakaslea lanbidez, EHUko Gizarte Zientzien Didaktika Saileko ikertzailea eta irakaslea ere izan da hainbat urtez. Euskal Herrian izandako indarkeriarekiko eta gatazkarekiko duen interesa dela eta, hezkuntzaren esparruan gai hori irakasleen eta ikasleen artean nola garatu den, eragile bakoitzaren pertzepzioak, orain arteko lanketak zer argi-ilun dituen eta lanketa hori hobetzen jarraitzeko zein ildo diren ezinbestean jorratu beharrekoak ikertu ditu bere lanean.

Pello Urkidi

Gizarte Zientzien Didaktika Saileko Unibertsitateko irakasle titularra Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean (1990-2020). Donostiako Irakasleen Eskolako zuzendaria (2009-2017), Estatuko Dekanoen eta Hezkuntza Zuzendarien Konferentziako kidea (2009-2017) eta haren Batzorde Exekutiboko idazkaria (2013-2017) izan da.

2015-2016 urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza Zuzendaritzarekin lankidetzan aritu da, giza eskubide guztien errespetuan oinarritutako euskal gizartearen bizikidetza-etorkizunari buruz hausnartzen lagunduko duten hezkuntza-programak bultzatzeko (Ahotsak/Voces, Aztarna galduak/Las huellas perdidas, Memoriaren plaza…). 2016 eta 2020 artean, Adi-Adian biktima hezitzaileen programa koordinatu eta bultzatu du Euskal Herriko Unibertsitatean.

Dorleta Apaolaza

Artearen historian lizentziatua eta Amerikaren Historian doktorea da. Gaur egun EHUko Gasteizko Hezkuntza eta kirol fakultateko irakaslea da Gizarte Zientzien Arloan.  Hainbat gradu desberdinetan aritu da irakasle moduan: Lehen Hezkuntzako gradua, Haur Hezkuntzako gradua, Artearen Historiaren gradua, Arte Gradua eta Esperientzia Geletako Giza Zientzietako gradua. Eusko Jaurlaritzako “País Vasco, Europa y América: vínculos y relaciones atlánticas” (IT938-16) ikerketa taldeko kidea da, eta hezkuntza inklusiboari, desinformazioari eta ondareari lotutako Europako hainbat proiektutan parte hartu du, horietako hirutan ikertzaile nagusi bezala. Bere egungo ikerketa-ildoen artean artearen historiaren didaktika, pentsamendu historikoa, genero-ikuspegia eta hezkidetza eta gai eztabaidagairriak ditugu. Aipatzekoa da bere parte-hartzea Adi-Adian programan Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako graduetan irakasle gisa eta hezkuntza berrikuntza priektuko ikertzaile gisa. 

Amaia Lamikiz

Deustuko Unibertsitatean Geografia eta Historia ikasketak burutu ondoren, 2005 urtean doktoretza tesia defendatu zuen Florentziako Unibertsitate Institutu Europarraren historia eta zibilizazio sailean, bertan ikerlari bezala lan egin ondoren 1997 eta 2001 bitartean. Historia sozial eta kulturalaren ikuspegitik abiatuta, bere ikerketa-jarduera XX. mendean Euskal Herrian izandako soziabilitatearen, kulturaren eta identitate nazionalen arteko erlazioetan oinarritu da. Diktaduraren testuinguruan elkarte bizitzak eta kulturak memoria eta jarrera alternatiboen mantentze eta garapena nola ahalbidetu zituzten aztertu du. Bigarren Hezkuntzako irakasle bezala esperientzia zabala du eta 2007. urtean Eusko Ikaskuntzaren Agustín Zumalabe beka eskuratu zuen, Euskal Autonomia Erkidegoko bigarren hezkuntzako ikasgeletan memoria historikoari buruz egindako lanketa ikertzeko. Lan honen ondorioz hainbat artikulu argitaratu ditu eta bigarren hezkuntzako ikasleekin memoria historikoaren lanketarako proiektu ugari diseinatu eta burutu ditu.

Aritza Sáenz del Castillo

Historia Garaikidean doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), 2013an, “La participación de las mujeres en el mercado laboral vitoriano (1950-1975)” tesiarekin. Micaela Portilla saria jaso zuen, UPV/EHUko ikasketa feministei eta generoari buruzko tesi onenarena, 2014an. Doktoregaiaz geroztik, bere ibilbide profesionala lotuta egon da Historiaren eta Gizarte Zientzien irakaskuntza-ikaskuntzarekin, bai Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza-Batxilergoan, bai Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean, irakasleak prestatzeko ikasleekin. Horri esker, elkarren artean lotura estua duten bi eremu horietan garatu du bere ikerketa-lana: Historiaren eta Gizarte Zientzien Historia eta Didaktika. Hala, Emakumeen Historia, Gizarte eta Lan Historia, eta Historiaren Irakaskuntza-Ikaskuntza eta Gizarte Zientziak dira bere ikerketa-ildo nagusiak. Lan profesional eta ikertzaile horren ondorioz, izaera askotako argitalpen ugari ditu (monografiak, liburu-kapituluak, artikuluak…) aipatutako ezagutza-arloetan. Halaber, Adi-adian moduluan parte hartu du.

Joseba Iñaki Arregi-Orue

Irakasle agregatua da Euskal Herriko Unibertsitateko Matematika, Esperimentu eta Gizarte Zientzien Didaktika Sailean, eta irakasle eta ikertzaile lanetan dihardu 2011tik. Aurretik, Estatu Batuetako Iowako Unibertsitateko Gaztelania eta Portuges Departamentuari (irakasle laguntzaile gisa 1990-1993) eta Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Institutuak eta Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoak garatutako Lider Indigenen Prestakuntza Programari (2000-2015) lotuta egon zen. Kazetaritzan eta Komunikazio Zientzietan lizentziatua UPV/EHUn (1989), Kazetaritza eta Ikasketa Globaletan masterra Iowako Unibertsitatean (1993) eta Zientzia Politikoetan doktorea UPV/EHUn (2010).

Gainera, Biography & Parlament Ikerketa Talde Kontsolidatuaren kidea da gaur egun. Talde honetan, elite politikoen azterketari buruzko ikerketa zabalaz gain munduko herritartasun demokratikorako hezkuntzan zentratuko lerroa garatu du. Honetan GJS 2020-30 agendari zein gai eztabaidagarriei arreta berezia eskainiz mundu globalizatuan gertatzen den erresilientzia kulturalean jartzen du fokoa -intentsitate txikiko gatazketan – herri indigenetan eta kulturartekotasunean, euskal diasporaren ekarpenaren bidez nagusiki-. Kudeaketaren arloan, aipatutako fakultateko Kulturartekotasuneko Minorreko koordinatzailea da.

Amaia Serrano-Mariezkurrena

Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika saileko irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Lehen Hezkuntzan eta Atzerriko Hizkuntzan adiplomatua eta Euskal Filologian lizentziatua. UPV/EHUko Literatura Konparatua eta Ikasketa Literarioak masterra egin zuen eta doktorego programa berean defendatu zuen 36ko Gerra euskal nobelagintzan: memoria ikerketak narratologia kulturalaren ikuspegitik tesia, UPV/EHUren Sari Berezia jaso zuena.

UPV/EHUko ikerketa proiektu ugaritan hartu du parte, eta bere iker-lerroak kritika feminista, genero ikerketak, memoria historikoa, memoria kulturala eta heziketa literarioa dira. Doktorego aurreko bi egonaldi egin ditu, UPPAn (Baiona) eta Aarhus Universistet-en (Danimarka), eta doktorego osteko egonaldia Madrileko UAMen. Gaur egun Hariak. Literaturaren eta Arteen inguruko Ikerketa Feministak (GIU 22/08) ikertaldeko kidea da.

UPV/EHUko Hezkuntza Berrikuntzako GATAI proiektuaren koordinatzailea da, Ursula Lunarekin batera, non gai gatazkatsuak modu kritiko batean lantzeko eta heziketa literarioa garatzeko album ilustratuei buruzko formakuntza eskaintzen dien Lehen Hezkuntza Graduko ikasleei eta ikastetxe batzuetako irakasleei. 

Dibulgazioan ere aritu da, bai Argia aldizkariko liburu kritikan, baita HikHasi eta HaziHezi aldizkari pedagogikoetan ere.